XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Weeziek, tristura apur batekin begira, bigarren laugunean itxaroten zion.

Eta hari galderarik egiten utzi aurretik, honela esan zion:

- Ez, ez dut gure ama ikusi, baina gauza bat esango dizut, ez zarela bera ikusteaz poztuko.

- Nola?

- Ikusiko duzuna ez zaizula gustatuko.

Eta une batez Weezie ez zitzaion bere arreba iruditu.

Arrotz bat zen.

Warrenek eskutokiari heldu zion bere buruari eusteko.

Weeziek, begirada ilun batekin so eginez, itxaron egin zuen.

Warren eta Weeziek aita desberdinak zituzten.

Weezierena hirian bizi zen, eta honen mantenurako eta informatika klaseetarako dirua bidaltzen zuen.

Warrenen aitak iheslari bizimodua zeraman, amak bezala, eta ez zuen dirurik bidaltzen.

Eta Warreni desberdintasun hura garrantzitsua iruditu zitzaion.

Azken batean Weezie bere aitaren antzekoa zen.

Warren, berriz, seguruenik berearen antzekoa izango zen.

Weezie atea ireki eta etxean sartu zen.

Warren ez zen mugitu ere egin.